XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarren taldea

Gorputzaren funtzionamendu egokirako beharrezko ditugu hirugarren talde honetako janariak.

Bitaminak eta gatz mineralak edukitzen dituzte.

Hirugarren taldeko janarien artean ezagunenak hauek dira:

- Berdurak: letxua, aza, zerba edo azelga, espinaka, eskarola...

- Barazkiak: porrua, azenarioa, tomatea, piperra...

- Frutak: laranja, sagarra, udarea, marrubia, gerezia, fruta-zuku naturalak...

Gure jolas eta ariketetarako kolore berdea emango diogu janari talde honi.

Laugarren taldea

Bukatzeko, badira denetik zerbait duten janari motak ere.

Laugarren talde honi, kolore laranja emango diogu gure jolas eta ariketetarako.

Talde honetako janari ezagunenak hauek dira:

- Lekaleak edo egoskariak: babarrunak, dilista edo lentejak, txitxirio edo garbantzuak, soia, ilar lehorrak...

- Patata: patata egosia, patata frijituak...

BERDURAK / BARAZKIAK / FRUTAK / ZUMOAK